XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lau arrazoi dakaz bere esan au egiztatzeko.

Leenengoa:
Erromatarren Agintaldiaren azkenerantza, zu izenordea batena baiño geiagorena zala, eta aldi aretan asi zirala ren ordez vos erabilten.

Onen ondorioz eta latinkumeen eragiñez, zu (vosotros) izenordea, bere jatorrizko lekua itxi eta, lapurretan egiñez, i izenordearen etxean sartu zala, eta beroni ostiko bat emonez, kanpora bota.

Au da: berez batena baiño geiagorena (plurala) zan izenordea, batena (singularra) egin zala.

Orduan askorentzat edo pluralerako beste izenorde bat asmatu bear: zuek izenordea.

Eta zer da erromatarren Agintaldiaz gero igaro dan aldia, euskeraren bizitzearen ondoan?, itanduten dau berak (Morf., 591 orr.).

Bigarren arrazoia:
Ikako jokabidea oraintsukoa ez balitz, zukakoa bizi be, ez litzatekela gaur bizi izango.

Pertsona guztiekaz ez dogu ika egiten.

Gaur berton be, ika diardugunean, zuek etorri zarie (zuka) esaten dogu.

Aginte-eran eta gurarizkoan (inperatiboan eta subjuntiboan) ez daukagu ikako adizkirik (bigarren saillekorik).

Menpeko esakunetan be (oraciones subordinadas), geienetan beintzat, ez dogu ikako adizkirik onartzen.

Azkuek berak dakarren adibidea aitatuko dot Txotxo, ez eiok iñori aterik zabaldu, zer dakarren edo zetara datorren edo nor dan yakin barik "(Morf. 595 orr.).

Eiok adizkia ikakoa da, baiña besteak, zukakoak.

Onez auxe adierazoten dau: ikako jokabideak aditzaren barruti osoa ez dauala bereganatu.

Azkuek onelan: (Morf. 593 orr.).

Leku batzuetan, bai, entzuten dirala dirudi esaldi menperatuetan be ikako jokoak.

Kirikiñok bere ABARRAK izeneko liburuan badakaz ikako adizki batzuk menpeko esakunetan.

Baiña geienetan, bestetara jazo oi da.

Irugarren arrazoia:
Ikako jokabidea sortzez eta jatorriz euskerarena balitz, talde bati berba egikeran be erabilliko gendukela, diñosku Azkuek.

Eta, gorago esan dodanez, bati baiño geiagori berba egikeran zuka egiten dogu.

Laugarren arrazoia:
I izenordea sasiko egin zan, zu izenordeak aren lekua bigarren pertsonarena bidegabez artu ebanean, errespetudun pertsonal itz egiterakoan.

Ori dala-ta, dirausku Azkuek, ikako jokabidea ez bakarrik oraintsukoa, gaiñera, izkuntzan izan dogun aren sarrera umekeri edo mutikokeri baten antzekoa be bada.

Alderdi batzuetan ijitoen izkuntza, motzailleen berbetea, berbeta motza (zatarra) dala esan oi dabe.

IKA ETA ZUKAREN ARTEAN GORA-BEERAK.

Ikako jokabidea (bigarren saillekoa) euskal aditzarentzat guztiz kaltegarri izan dala diño Azkuek, eta zorrotz esan be. .

Epaiketa gogorra, gero!.

Gorago esan dogu zu izenordea, berez plurala dana, bere barrutitik urten eta iñoren etxera aldatu zala, ots, i izenordearen etxera, eta etxe onetan lapurretan eginda, bertako jabe ezin zala, eta an txairo-txairo bizi zan i izenordea kanpora bota ebala.

Baiña bere etxetik kanpora jaurtia izan danak nonora joan bear, eta i izenordeak be bereak ez ziran adizkietan egin eban abia eta adizkiotan ostatu artu, berezko adizki jatorrak ziranetan triskantza itzela egiñez.